Teknologia eta Baliabideak

Betiko Kafeak merkatuko ekoizpen-bitarteko modernoenak erabiltzen ditu lanean. Ordenagailuz kontrolatutako zeharkako su bidez txigortzeko makinak erabiltzen ditu eta, horri esker, jatorri bakoitzak behar duen txigorketa-kurba berezia ziurtatzen dugu une oro. Izan ere, Betiko kafeak desberdin txigortzen du kafe mota bakoitza.

Gure txigorketa-metodoari esker, jatorri bakoitza baldintza hobezinetan txigortzen dela ziurtatzen dugu, eta, modu horretara, bakoitzaren ezaugarri eta ñabardura berezi guztiak garatzen ditugu, kikaran guztiak dastatzeko ondoren.

Betiko kafearen produktuak ostalaritzaren merkatuan (HORECA) eta elikagaien merkatuan, kafe-denda espezializatuetan edo goi-mailako elikagaien dendetan (Delicatessen dendak), eskaintzen

Ostalaritzari dagokionez, Betiko Kafeak talde komertzial eta tekniko zabal bat du lanean, gure bezeroen esanetara, helburu nagusi batekin: “Betiko kafea-ren Goi Kalitateko kafe-aleak aroma eta zapore paregabeen plazera sentiarazteko likido bihurtzea“.

Haren produktua aurki dezan