Kafeari Buruzko Galderak

Zer da kafe kafeinagabea?

Granos de CaféKafe-aleak berdeak daudenean kafeina kentzen zaio kafeari eta kafe kafeinagabea lortzen da. Hainbat prozesu garatzen dira ale berdeekin, eta txigortu egiten dira azkenik, kontsumitzailearengana iritsi aurretik. Jarraian aipatu dira gehien erabiltzen diren prozesuak:
- Likido superzitrikoen bitartez: CO2
- Ura
- Murriztaile Organiko Naturala: Etil azetatoa
- Murriztaile Organiko Kloroduna: Metileno kloruroa

- Likido superzitrikoak

CO2 superzitrikoa selektiboa da kafeinaren estrakzioari dagokionez. Likidoa (gas bat da, baina goi-presioan, likido bihurtzen da) behin eta berriro birzirkularazten da kafe berdetik, goi-presioan, kafeina kentzeko. Azkenik, kafeina bereizi egiten da, CO2 berreskuratu egiten da eta alea lehortu egiten da.

- Etil azetatoa edo metileno kloruroa

Bi kasuetan, kafeinaren disolbatzaileak ale berdeekin kontaktuan daude eta prozesu bera jarraitzen da bietan.
Ale berdeak urarekin tratatzen dira, aleak puzteko eta kafeinak mugikortasun handiagoa eduki dezan. Ondoren, disolbatzailearekin tratatzen da, eta behin kafeina atera eta gero, disolbatzailetik berreskuratzen da, destilazio-tekniken bitartez. Jarraian, aleak ur-lurrunarekin tratatzen dira, disolbatzailearen usaina eta hondarrak desagerrarazteko.

- Urarekin

Disolbatzaile organikoak aleekin zuzenean kontaktuan jartzen ez dituzten metodoei KAFEINA UR BIDEZ KENTZEKO metodoak deitzen zaie.

Estraktu urtsu bat erabil daiteke, edo ura bakarrik.

Lehen kasuan, kafeinarik ez duen eta kafearen osagaiak eta ura dituen disoluzio batekin tratatzen dira ale berdeak. Erauzketa eta gero, kafeinan aberatsa den disoluzioa ikatz aktiboarekin tratatzen da, edo disolbatzaile selektiboarekin likido/likido estrakzioa egiten da, kafeina desagerrarazteko. Estraktu urtsu hori berriro erabiltzen da kafeina kentzeko prozesuan.

Bigarren kasuan, kafea urarekin atera daiteke, eta ondoren, lortzen den estraktuari kafeina kendu behar zaio. Horretarako, likido/likido estrakzioa egiten da disolbatzaile organiko batekin: metileno kloruroa, etil azetatoa eta abar. Ondoren, kafeinarik ez duen disoluzioari usaina kentzen zaio, uraren lurrunarekin. Kafeinarik ez duen estraktu hori kontzentratu egiten da eta ale berdeei gehitzen zaie berriro (ale berdeei hezetasunaren % 20 kendu zaie).

Kafea kaltegarria al da bihotzarentzat?

Kafea ez da kaltegarria bihotzarentzat pertsona osasuntsuen kasuan, betiere neurrizko kontsumoa egiten bada (3-4 kikara egunean). 5 kikaratik gora bihotz-taupadak eragin ditzake, zenbait pertsonaren kasuan.

Zer da kafeina?

Kafeina alkaloide solido kristalino bat da eta F. Rünge-k aurkitu zuen 1820an. Propietate bizkorgarriak ditu giza organismoarentzat. Besteak beste, nerbio-sistema aktibatzen du, pertzepzioa hobetzen du, memoria sustatzen du, nekea arintzen du, gaitasun mentalak eragin gabe eta mendekotasun organikoa sortu gabe.

Hala ere, eguerditik aurrera kafeina gehiegi hartzeak, loak hartzeko zailtasunak eragiten ditu pertsona askoren kasuan.

Kontraindikatua dago gaixo koronarioen, hezueria duten gaixoen eta afekzio hepatikoak dituztenen kasuan.
Ez da gomendatzen diabetikoen kasuan, intsulinaren jariaketa eragiten baitu.

Nola kontserbatzen da hobeto kafea?

Kafea aletan kontserbatzean eta azken unean ehotzean, minimizatu egiten da airearekin duen kontaktua eta, ondorioz, baita aromak narriatzeko arriskua ere.

Haren produktua aurki dezan