Kafearen Hiztegia

Arabica

Kafearen barietate bat da. Etiopian du jatorria, baina mundu osora zabaldu zen. Ezaugarri bikainenak dituen barietatea da. Alea obalatua da eta ebakidura makotu bat du. Kafe-modalitate honen berezitasun gisa, gorputz dezente eta fruta gustuko aroma duela azpimarratu behar dira. Nagusiki Erdialdeko Amerikan eta Afrikan landatzen da.

Armenia

Kolonbian ekoiztutako kafea. Eskuz biltzen da.

Aroma

Kafearen osagai lurrunkorrek osatzen dute. Ehotu eta berehala irteten dira aroma guztiak eta galdu egiten dira, baldin eta ez bada leku hermetiko batean gordetzen. Arabica barietatekoak dira kaferik aromatikoenak.

Azidotasuna

Mingainaren atzealdeko alboetan nabaritzen den oinarrizko zaporea. Oso ohikoa da oso heldua ez dagoen frutaren kasuan.

Barahona

Dominikar Errepublikan ekoizten den kafe azidoa eta gorputz ederrekoa.

Blue Mountain

Jamaika ekialdeko mendigune honek (2.257 m) izena ematen dio munduko kafe onenetako eta garestienetako honi. Zapore orekatua, pixka bat azidoa eta fruta gustuko aroma bikaina.

Brasil

Mundu osoan kafe gehien ekoizten duen herrialdea da, Arabica eta Robusta kafeak batera hartuta (60 kg-ko 30 milioi zaku inguru).

Brasilia

Brasilgo hiriburua. Juscelino Kubitschek lehendakariaren ekimenez sortu zen eta Lúcio Costa arkitektoaren proiektua jarraituz eraiki zen. Kafe-marka bikaina. Liderra Espainiako merkatuan.

Bucaramanga

Kolonbian ekoiztutako kafea. Eskuz biltzen da.

Burruntzalia

Oso garrantzitsua da kafegailu espresaren pieza hau garbi mantentzea. Edozein zikinkeriak kafearen gustua alda dezake.

Caracolillo

Tamaina txikiko kafe-ale biribildua, oso preziatua bere zapore bikainagatik. Arabica barietateko kafe bat da. Normalean, adarraren puntan egoten da eta gereziko bi aleetako bat bestearen kontura hazten denean lortzen da. Hortaz, ez dira bi ale egoten, bakar bat baizik.

Cibao Altura

Dominikar Errepublikan ekoiztutako kafea.

Costa Rica

Kafeak ekoizten dituen herrialde honek SHB “Strictly Hard Bean” eta Pacífico motak landatzen ditu. Eskuz biltzen dira aleak eta eguzkitara jartzen dira lehortzeko.

Dastatzea

Kafea dastatu eta ezaugarri jakin batzuen arabera baloratu ondoren kafea sailkatzeko ekintza. Ardoarekin antzera jokatzen da.

Dentsitatea

Txigortze-prozesuan kafeak bere pisuaren % 20 inguru galtzen du eta bolumena % 30-50 areagotzen da, hortaz, dentsitateak behera egiten du, 550/700 g/litro izatetik, 300/450 g/litro izatera.

Dijimmahm

Etiopian landatzen den kafe-barietatea. Kafe oso puruak dira, eskuz egiten baita tratamendua kafe-soroetan, laguntza kimikorik gabe.

Dominikar Errepublika

Barahona izeneko kafea ekoizten da bertan. Barahona azidoa eta gorputz oneko kafe bat da. Horrez gain, Cibao Altura kafea ere ekoizten da.

Ehotzea

Expresso kafeak ehotze oso fina behar du, estrakzio-denbora 25-30 segundo bitartekoa izan dadin. Horrelako ehotze bat egitean bakarrik lortzen da kafearen krema eta gorputza osorik ateratzea, eta horiek dira, hain zuzen ere, benetako expresso kafea definitzen duten ezaugarriak.

Ehotze-maila

Kafearen ehotzeari dagokio. Kafe espresaren ehotze estrafinari esker, uraren iragaitearekiko erresistentzia egokia lortzeaz gain, kafe sendoa eta kremosoa lortzen da.

Espíritu Santo

Brasilen ekoizten diren kafeak dira. Oso zapore markatua dute.

Etiopia

Dijimmahm eta Sidamo barietateak dira Etiopian landatzen diren kafeen barietaterik ezagunenak. Kafe oso puruak dira, eskuz egiten baita tratamendua kafe-soroetan, laguntza kimikorik gabe. Etiopian landatzen da, halaber, Etiopiako Moka ezaguna. Harrar izenarekin ere ezagutzen da eta kalitate bikaina eta gustu oso berezia ditu.

Excelso de Medellín

Kolonbian ekoiztutako kafea. Eskuz biltzen da.

Expresso

Express izeneko kafegailu batean presio bidez (8-9 atmosfera) lortzen da kafe mota hau, 90-94ºC-ko tenperaturan eta 25-30 segundotan, 30-35 cc-ko bolumen likido batekin. Izenak dioen moduan, kafea eskatzen den momentuan bertan zerbitza daiteke.

Expresso kafea

Expresso kafe hobezinak hur-koloreko krema (gorrixka antzekoa), zapore bizia eta gorputz handia ditu.

Guatemala

Arabica kafeak ekoizten dituen herrialdea. Bertako Strictly Hard Bean kafea azpimarratu behar da, munduko kaferik onenetako bat dela esaten baita. Ale urdinxka, distiratsua eta handia du.

Harrar

Kalitate paregabea eta gustu oso berezia dituen kafea. Etiopian ekoizten da. Etiopiako Moka ere esaten zaio.

Hazkuntza-finka

Oskola eta muzilagoa kentzeko gereziak tratatzen diren lekua da; ondoren, kafe pergaminoa edo urre kafea lortzen da, eta kafe sailkatua eta bahetua lortzen da azkenik.

High Grown

Hondurasen eta Mexikon ekoizten den kafe bikaina. Bere kafeina-maila baxuak bereizten du.

Honduras

Herrialde ekoizlea da eta bi kafe mota on ekoizten ditu: Strictly Hard Grown eta High Grown..

Isurtzea

Kafea kikarara isurtzeko denbora da. Expresso bat ateratzeko denbora 25-30 segundo dira.

Italia

Kafe espresaren sorterria. Europako kaferik ospetsuenak aurki zitezkeen herrialde honetan, Veneziako Florian kafea, adibidez.

Jamaica

Kaferik ezagunenetako eta garestienetako bat ekoizten du: “Blue Mountain” izeneko kafea, hain zuzen ere. Kalitate handiko kafea da, bere zapore arinki azidoari eta fruta gustuko aromari esker.

Kafegailu espresa

Expresso kafea prestatzeko makina berezia. Lehenengo makina Bezzera-k eta Pavoni-k asmatu zuten 1901ean.

Kafegailu espresa

Ezaugarri nagusia presio-ponpa bat duela da. Etxeko kafegailu espresak 92ºC-ra berotzen du ura eta 15 eta 19 atmosfera bitarteko presioa eragiten du.

Kafeina

Kafeak, mateak eta kolak duten nerbio-sistemaren alkaloide estimulatzailea. Arabica modalitateak Robustak baino kafeina-eduki baxuagoa du.

Kafeinagabea

Kafe arruntaren kafeina-edukiaren % 97-98 desagerrarazteko ale berdeak tratatu ondoren lortzen den kafea da. Kafe arruntaren kikara baten kafeina-edukia 65-125 mg artean dago; kafe kafeinagabearen kikara batena, berriz, 2 eta 4 mg artekoa da.

Kaputxinoa

Expresso kafearen modalitate bat da: kafeari lurrunetan berotutako esnea gehitzen zaio. Esneak kafearen zaporea leuntzen du eta aparra sortzen du gainean.

Kenia

Kafe afrikar ezagunenetako bat da. Bere ezaugarri nagusiak dira: fruta zaporea, aroma bikaina eta gustuak ahosabaian irauten duen denbora luzea. Arabica kafea.

Kikarak

Portzelanazko kikarak dira kafearen tenperatura denbora gehien kontserbatzen dutenak, eta toskaz egindakoak ondoren. Beirak eta plastikoak, aitzitik, azkar hozten dute kafea.

Kolonbia

Arabica Kafe Arazien herrialde ekoizle nagusia (60 kg-ko 12 milioi zaku inguru).

Mexico

High Grown eta Prima Lavado kafeak ekoizten ditu Mexikok. Kafeina-maila baxuagatik bereizten diren kafeak dira.

Minas Gerais

Brasilen ekoizten diren kafeak dira. Finak eta suabeak.

Mingostasuna

Kafe-dastatzeetan bereizi beharreko ezaugarrietako bat da. Mingainaren atzealdean hautematen da, kafea hartu eta 10 segundo ondoren. Arabica barietateko kafeetan, kafearen txigortze-puntua areagotu ahala azidotasuna gutxitu eta mingostasuna areagotu egiten da. Robusta kafeen ezaugarri bat da mingostasuna .

Moka Etiopía

Harrar izenarekin ere ezagutzen da eta kalitate bikaina eta gustu oso berezia du. Etiopian ekoizten da kafe mota hau.

Muzilagoa

Kafeondoaren gereziaren barrualdeko substantzia itsaskorra. Oskolaren eta aleen artean egoten da eta azukreetan aberatsa da.

Nahasketa

Kafe-barietate bat da eta txigortze naturaleko kafea, ehotua edo aletan, kafe txigortu torrefaktuarekin konbinatzen ditu.

Naturala

Txigortze normala, aire bero bidezkoa. Kafe suabeak lortzen dira.

Olioa

Kafearen berezko elementu bat da eta kafea txigortzean askatzen da. Zenbat eta txigortuago egon kafea, orduan eta olio gehiago hautematen dugu.

Ontziratzea

Funtsezkoa da kafearen aroma kontserbatzeko, izan ere, kafea aroma galtzen hasten da txigortzen den unean bertan. Ontziratzean, kanpoko elementuak kafe-aleetara sartzea ekidin nahi da, baita kafearen aroma kanpoaldera irtetea ere.

Prima Lavado

Mexikon ekoizten den kafe mota. Bere kafeina-maila baxuak bereizten du.

Riados

Brasilen ekoizten diren kafeak dira. Zaporea oso markatua dute.

Robusta

Kafe-modalitate honek kafe-alerik txikiena du, gogorra da eta kafeina gehiago du. Afrikan, Asian eta Brasilen landatzen da. Zairen du jatorria.

Sailkatzea

Behin baino gehiagotan bahetu ondoren, kafea tamainaren arabera sailkatzeko ekintza. Bahetze izenarekin ere ezagutzen da. Honela egiten da sailkapena, bahetze kopurua kontuan hartuta:

Bahetze kop………………mm
15………………………..5,95
16………………………..6,35
17………………………..6,75
18………………………..7,14
19………………………..7,54

Zenbat eta handiagoa izan alea, orduan eta balio handiagoa du, caracolilloaren kasuan izan ezik, izan ere, kalitate handiagoa adierazten du, txigortze-prozesu osoan zehar batez ere.

Santos

Brasilen ekoizten diren kafeak dira. Finak eta suabeak.

Sidamo

Etiopian landatzen den kafe-barietatea. Kafe oso puruak dira, eskuz egiten baita tratamendua kafe-soroetan, laguntza kimikorik gabe.

Strictly Hard Bean

“SHB”. Munduko kaferik onenetako bat. Ale urdinxka, distiratsua eta handia du. Arabica barietatekoa, Guatemalan eta Costa Rican landatzen da.

Strictly Hard Grown

Kafe ona. Hondurasen ekoizten da.

Tenperatura

Expresso kafe bat zerbitzatzeko tenperatura hobezina 76-82ºC artekoa da. Tenperatura mantentzeko, funtsezkoa da kikarak berotzea kafea zerbitzatu aurretik.

Torrefaktua

Gehienez ere % 15 azukrearekin txigortutako kafea. Azukrea txigortze-prozesuaren erdian gehitzen da. Beroaren eraginez, azukrea karameldu eta kafearen alean itsasten da. Ondorioz, kafeak kolore beltz distiratsua hartzen du. Ez dio ezaugarri positiborik gaineratzen kafeari.

Txigortzea

Kafe-ale berdeekin burutzen da prozesua, kafearen aromaren eta zaporearen ezaugarri guztiak garatzeko. Txigortze mota desberdinak bereiz daitezke: tenperatura baxuarekin hasi eta tenperatura altuarekin amaitzen dena, txigortze arina edo horia, txigortze ertaina edo monjearen abiatua, kolore marroia eta txigortze iluna (kafe txar baten ezaugarriak ezkutatzen ditu eta kolore marroi ilunekoa/beltzaxka da).

Ura

Kafe-kikara baten % 97-98 ura da. Horregatik, kafea prestatzean ur minerala erabiltzea gomendatzen da.

Haren produktua aurki dezan