Kafea eta Osasuna

National Coffee AssociationJarraian eskainiko dizuegun informazioa “NATIONAL COFFEE ASSOCIATION” erakundeak sortutako “COFFEE SCIENCE SOURCE” (CSS) elkarteak argitaratu du. Aipatutako elkartea kafeari eta kafeinari buruz sortzen den informazioa biltzeko eta zabaltzeko sortu zen . Adituek gainbegiratzen dute argitaratzen den informazio guztia.

HAURDUNALDIA ETA KAFEAREN KONTSUMOA

Segurua al da haurdun dagoen emakumearentzat kafea hartzea?

- Gaur egun, mediku eta ikerlari gehienak ados daude esatean, erabat segurua dela haurdun dagoen emakume batek kafeina hartzea. Egunean 300/400 mg kontsumitzeak (2 edo 3 kafe-kikara inguru) ez du ondorio kaltegarririk eragiten, baina, hainbat adituk nahiago dute 2 kikaretara mugatu kontsumoa (200 mg kafeina egunean).

Kafeina segurua al da haurdun geratu nahi duen pertsona batentzat?

- Aditu gehienak bat datoz esatean kafeina ez dela ugalkortasuna atzeratzen edo kaltetzen duen arrisku-faktore bat. Hau da, ez dute kafeina dietatik zertan kendu behar.

Kafea hartzeak jaio aurretik haurrengan gabeziak eragiteko arriskua areagotzen al du?

- Berriki egindako azterlanen arabera, haurdunaldian kafeina hartzeak ez du eragin negatiborik erditzeko orduan eta ez du gabeziarik eragiten haurrarengan.

Haurdun dauden emakumeek kafea kontsumitzeak pisu baxuko umeak edukitzeko arriskua areagotzen al du?

- Egindako azterketen bitartez baieztatu ahal izan da kafeinaren kontsumoak ez duela zerikusirik uteroaren barruko hazkundearekin edo jaiotzean pisu baxua edukitzearekin, ezta kafeina asko kontsumitzen bada ere.

Eraginik al du kafearen kontsumoak haurra sortzeko atzerapenean edo ernalezintasunean?

- Alderete-k eta hainbat lankidek berriki egindako azterketetan ez da erlaziorik ikusi kafeinaren kontsumoaren eta haurra sortzeko atzerapenaren artean. Aditu guztiak ados daude arrisku-faktoreak definitzean: ariketa, estresa eta nutrizioa.

Zertan datza haurraren bat-bateko heriotza? Ba al du erlaziorik kafearen kontsumoarekin?

- Haurraren bat-bateko heriotza gertatzen da espero ez denean haurra bat-batean hiltzen denean eta heriotza ondoko azterketaren bitartez heriotza eragin duen arrazoi zehatza jakin ezin denean. Eskandinavian egindako azterketa zabal baten arabera, amek, haurdun daudenean edo erditu ondoren, kafea kontsumitzeak edo kafeina duten edariak kontsumitzeak ez du areagotzen haurraren bat-bateko heriotza gertatzeko arriskua. Arrisku-faktoreak dira, besteak beste, infekzioak, tabakoaren kea duten giroetan egotea, ahozpez lo egitea eta abar.

KAFEA ETA GAIXOTASUN BASKULARRAK

Gaixotasun kardiobaskularrak (CVD) dira heriotza gehien eragiten dituen arrazoia Ameriketan eta gainerako herrialde gehienetan.

Denboran zehar egin diren azterketetan ikerlariak ez dira ados jarri kafearen eta gaixotasun kardiobaskularren (CVD) arteko erlazioari dagokionez. Hala ere, 1999tik garbi geratu zen kafearen kontsumoak ez duela gaixotasun kardiobaskularren agerpena laguntzen, eta ez kafe arrunta ez kafeinagabea ez daudela erlazionatuta bihotzekoak pairatzeko arriskuarekin, ezta egunean 4 kikara baino gehiago hartzen badira ere.

1990ean 45.000 gizonezkok baino gehiagok parte hartu zuten azterketa baten arabera, ez dago erlaziorik kafearen, kafeinaren eta gaixotasun kardiobaskularren artean, egunean 4 kafe-kikara edo gehiago hartuta ere.

Ba al dago erlaziorik kafearen kontsumoaren eta kolesterolaren gorakadaren artean?

- Kafegailu iragazkidunekin egindako kafeen inguruan egindako azterketen arabera, ez dago erlaziorik kafearen kontsumoaren eta odoleko kolesterolaren artean.

Kafearen kontsumoa hipertentsioarekin erlazionatuta al dago?

- Nahiz eta gai honek eztabaida handiak sortu dituen betidanik, gaur egun, ikerlari gehienak bat datoz esatean kafea edo kafeina aldizka kontsumitzeak eragin gutxi duela edo ez duela eraginik arteria-presioren gainean. 1997an National Institute of Health´s Join National Committee on Prevention, Detection, Evaluation and Treatment of High Blood Pressure erakundeak aurkeztutako 6. txostenaren ondorioen artean, kafeinaren kontsumoaren eta arteria-presio altuaren artean erlaziorik ez dagoela azpimarratu zen.

Nola eragiten dio kafearen kontsumoak arritmiari?

- Meyers doktoreak kafearen eta arritmiaren arteko erlazioari buruz egindako ikerketa gehienak berrikusten zituen artikulu bat argitaratu zen 1991n, eta artikulu horretan adierazitako ondorioen arabera, 500 mg kafeina hartzeak, edo gauza bera dena, 6 kafe-kikara hartzeak, ez du areagotzen bihotz-arritmien edo takikardia bentrikularraren (bihotzaren abiadura areagotzea) maiztasuna edo larritasuna, pertsona osasuntsuen edo gaixotasun kardiobaskularrak dituztenen kasuan.

KAFEA ETA URDAILEKO GAIXOTASUNAK

Ba al dago erlaziorik kafearen kontsumoaren eta behazun-harrien artean?

- 10 urtez 45.000 gizonezkoen artean egindako azterketa baten arabera, egunean 2-3 kafe-kikara artean hartzeak % 40 murrizten du behazun-harriak edukitzeko arriskua. Eta behazun-harriak pairatzeko arriskua % 45 murrizten da, egunean 4 kafe-kikara edo gehiago hartzen dituztenen artean.

Ba al dago erlaziorik kafearen kontsumoaren eta zirrosiaren artean?

- Joan den hamarkadan Amerikako Estatu Batuetan, Japonian eta Italian egindako hainbat ikerlanek erakutsi zuten kafearen kontsumoak efektu babeslea duela gibeleko zirrosiaren aurrean.

Eraginkorra al da kafea kontsumitzea digestio-traktuan minbizia edukitzeko arriskua murrizteko?

- Bai, kafeak efektu babeslea du koloneko minbiziaren aurrean. 1960tik 1990era bitartean kafearen kontsumoaren eta koloneko eta ondesteko minbiziaren arteko erlazioari buruz egindako 17 azterketa biltzen dituen meta-azterketa bat egin da duela gutxi. Horren arabera, koloneko eta ondesteko minbizia pairatzeko arriskua % 24 baxuagoa da egunean 4 kafe-kikara edo gehiago hartzen dituzten pertsonen artean, kafea aldizka hartzen dutenenekin edo kaferik hartzen ez dutenekin alderatuta.

Ba al dago erlaziorik kafearen eta indigestioaren (errefluxu azidoa) artean?

- Kafeak errefluxu azidoa eragin dezakeela uste duen jendea egonik ere, berriki egindako azterketek baieztatu dute kafearen kontsumoak ez duela eraginik errefluxu azidoaren gainean, pertsona osasuntsuen kasuan. Errefluxu azidoak eragindako arazoak dituzten pertsonengan kafea kontsumitzeak ia eraginik ez duela baieztatu da, halaber.

HAINBAT GALDERA KAFEARI ETA OSASUNARI BURUZ

Zer nolako adostasun zientifikoa dago kafearen segurtasunaren inguruan?

- Clínica Mayo, Harvard School of Public Health eta U.S. Veterans Administration erakundeetan eta hainbat osasun-zentrotan egindako ikerketa zientifikoek erakusten dutenez, kafea segurua izateaz gain, onuragarria ere bada. Egunean 2 eta 4 kafe-kikara bitartean hartzeak % 25 murriztu dezake koloneko minbizia pairatzeko arriskua, % 45 murrizten da behazun-harriak pairatzeko arriskua, % 80 zirrosia pairatzekoa eta % 50-80 artean murrizten da Parkinsona edukitzeko arriskua, besteak beste. Eraginkorra da, halaber, asmaren eragina arintzeko (% 25 arte), kafeak duen Theophillinari esker.
Horrez gain, hainbat ikerketek erakutsi dutenez, lau aldiz antioxidatzaile gehiago daude kafean te berdean baino, kafea antidepresibo bikaina da eta benetan da eraginkorra memoria hobetzeko eta jarduera mentalak zein fisikoak egitean energia-mailak hobetzeko.

KAFEA ETA OSASUNAri buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, jo KAFEAREN ESPAINIAKO FEDERAZIOAREN web-orrira: http://www.federacioncafe.com

Haren produktua aurki dezan